XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsas-ertzean eguzkia sartutzeko mugan ekin diogu guziok mendia beera gure bildeari, egun on bat igaro-ondorean.

Sekula ez dira juango nere burutik bidean aditu ditudan jolasak.

¿Ser iruditu zaitzu Maitoni, gaur Guadalupen egin diran pestak? galdetu zion AMA-ANDRE batek, neskach zuri gorri lirain bati.

Nere dembora chikian guchi ikusi ditudan bezelakoa, Izandu naiz bazter oetako erromeri askotan, baña ez ditut ikusi aimbeste gende bildu dan toki chiki batean, ain ongi egiten, ala Eliz-lanak non ondorengo jostaketak.

Askotan aditu nuen ez dala probintzian beste erri bat au bezin alkarturik, eta egiaz, ala izan bear du.

Nik uste det jende arrotz askoren gañera, Ondarrabi guzia or zala, eta ala ere, ez diot ikusi beguiratze char bat egiten iñori!.

Jaungoikoak bedeinkatu ditzala orrelako erriak....

Beste zembait gauza egoki ere, esaten dio Otaegui-ko On Claudiok Euskal-erriaren zuzendariari, baña uste det asko dala ezarri dedana, ezagutu dezan irakorleak, nola egin dan iturri ori, nondik ekarri dan, sembat kosta dan, bere bendizioan izan ziran pestakin.

Luzeegi egiten ari-zait ziazalde onen araiskuna edo osagarria eta bukatzera noa, uri bertako Mariaren alaben billerako aizpa-lenenak, beste probintzi onetako billerakoai inzkribitu dien, eskut-ilz batekin.

Ekustean zabaltzen zijoala baztar askotan Guadalupeko Birgiñarenzat jaiera, gogoan zerabilten askok, nola egingo ote zan Elizacho onetara erromeri ots-aundiko bat.

Motibo onegatik bertako Apez-aita On Joakin Ollokoak deitu zien, Apaiz-aurreneko-barruti onetako Mariaren alaben billerako aldimaitzari; bildurik, bada, igaro dan Otsai-illeko amabigarren egunean eta egiñik Elitz-punzio eder bat, nun geyenak artu zuten Jaun-aundia, bazkal ondoan adierazi zuan bere pensamentua, eta guziak eranzun zuten, pozez beterik etorriko zirela, bein da berriz, baldin artarako, Apezpiku chit-argido-tarraren baime irichitzen bazan.

Ezkeñi zien Bikario Jaunak urrengo egunetik adieraziko ziola, oen asmo eta naya.

Ez dago zer esanik, nolako atsegiña artu duan gure Apezpiku chit-argidotarrak donzella gazteak daukaten asmo santu onekin, berealase aprobatu du erromeri au, emanaz bere bendizioa, eta ara zergatik inzkribatu dien emengo Mariaren alaben aizpa-lenenak probinzi onetako bere lagunai, ezartzera noan eskutuitza.

Nere aizpa maiteak Jesus eta Mariagan: (...).